HARRI-ORRI-AR Eskulan azoka

2018. Balantzea

Asteburu honetan, eskulanen 5.000 zale Harri-Orri-Ar azokan

Irun, 2018ko urriak 1

Gipuzkoako eta inguruko lurraldeetako handmade komunitateak aktiboki parte hartu du asteburu honetan Ficoban egin den eskulan azokan. 100 jarduera baino gehiago programatu dira, eta parte hartzaileek harrera ona egin diete. Alde horretatik, sektoreko hitzordu nagusietan ohikoak diren influencer ezagunen ikastaroetan parte hartzearen balioa azpimarratu dute, baita proposamenen aniztasuna ere (tailerrak, masterclassak, hitzaldiak, erakustaldiak, lan eremuak eta familia osoarentzako jarduerak). Erakusketariek, berriz, azokako bisitarien kalitatea nabarmendu dute, salmenta maila ona ekarri baitu horrek.

Bisitarien kopuruari dagokionez, joan den ediziokoaren parekoa izan da, azokak gutxiago iraun baitu aurten: goiz bat gutxiago.

Handmade komunitatea datorren urtean bilduko da berriro, Harri-Orri-Ar azokaren hirugarren edizioan.

 

Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018
Harri orri har 2018