HARRI-ORRI-AR Eskulan azoka
Eremu honetan, etxearen dekorazioarekin, birziklapenarekin, hiri-baratzeekin, lorezaintzarekin, tresnekin, olioekin, xaboiekin eta abarrekin zerikusia duten dendak aurkituko ditugu. Brikolajeko eta dekorazioko azken berritasunak! Benetako arte-lanak sortzeko teknika berriak!
Gogokoago dituzu koadernaketa, papergintza, scrap edo decoupage? Hau da zure eremua! Sail honetan, tintekin, libretagintzarekin, paperarekin, zigiluekin, washitape-ekin zerikusia duten dendak aurkituko ditugu. Azken joerak eta berritasunak aurkeztera gonbidatzen zaitugu.
Agian, haria nahiago? Ba, eremu hori ere badugu zuretzat! Ohialak, artileak, botoiak, hariak, parchwork, amigurumiak, kakorratza, patroiak, ebakitzeko materialak eta aukera zabalak dituzten dendak dauden honetan!
Saltzeko denden eremuaz gainera, Harri Orri Ar-en, azokako gune sortzaileena ere aurkituko dugu! Tailerren gunea! Irakaslea, tailer-emailea, artista bazara, edo guri erakusteko zerbait desberdina, dibertigarria eta originala baldin baduzu, hau da zure gunea. Gune ezin hobea, sortzeko, irakasteko eta ikasteko!