HARRI-ORRI-AR Eskulan azoka

2017. Balantzea

Harri, Orri, Ar eskulan-azokaren lehenengo edizioak 5.500 bisitari izan ditu

Irun, 2017ko azaroak 6

Bisitariek harrera ona egin diote Ficobak eskulanzaleei zuzendutako azoka-proposamen berriari. 5.500 pertsona bertaratu dira azoka-barrutira Harri, Orri, Ar lehenengo edizio honetako ia 30 erakusketariren eskaintza ezagutu eta asteburu honetan azoka animatu duten berrogeita hamar bat tailer eta masterclass-etan parte hartzeko. Datu garrantzitsuenetako bat da bertaratuen % 77ak azoka positiboki baloratu duela.

Horregatik guztiagatik, esan dezakegu Harri, Orri, Ar eskulan-azokak bigarren edizioa egingo duela datorren urtean, eta Ficobak sustatzen dituen ohiko ekitaldien egutegian jasota geratuko dela.

Hurrengo ediziorako erronka erakusketari kopurua zabaltzea eta azoka bere sektorean erreferente bihurtu eta Handmade erkidegoaren topagune bihurtzea da.

Eskerrik asko guztioi!

 

Harri orri har 2017
Harri orri har 2017
Harri orri har 2017
Harri orri har 2017
Harri orri har 2017